Blog hau EKINTZA ikastolako batxiler 1goko ikasleek Mundu Garaikiderako Zientziak irakasgairako sortutako bloga da.

2009/10/30

Beste telebista programa bat

Oraingo honetan euskal telebistako programa bat gomendatzen dizuegu eta hau euskaraz disfrutatu dezakegu. Hau ere zientzia eta batez ere teknologiaren alorrean aritzen da. Teknopolis du izena eta eta ETB1ean igandetan emititzen da, arratsaldeko 8etan (kuriosoa Tve-ko "tres14" programaren ordu berean, igande atsaldea zientziaren ordua dirudi telebistentzat, zer izango da prime-time edo familiaren ordua edo agian futbolari aurka egiteko ordua).


De MGZ O8
Programa Eitb-ek eta Elhuyar fundazioak egiten dute elkarlanean eta web orri bat ere badu, bertan aurreko programak, erreportaiak eta beste zenbait albiste interesgarri aurkitu ditzakezue.

2009/10/29

Hitzaldi interesgarria

Hitzaldi honen berri eman nahi dizuegu, oso interesgarria ondorengo egunetan landuko ditugun kontzeptuekin erlazioa duelako. Donostiako Kutxaespazioan izango da, hurrengo azteazkenean, arratsaldeko 19,30tan, sarrera doan da. Benetan gomendatzen dizuegu.


Gainera horrelako hitzaldi batera joatea zer den ikastea oso baliagarria izango zaizue zuen aurreragoko ikasketetarako, ikastolan "behartuta" joaten zareten txarletatik oso bestelako esperientzia izango delakoan gaude.

2009/10/27

Giza genomaren bideoak

Hemen dituzue lantzen ari garen atalean, hau da, Giza Genoma arloan bildu ditugun bideoak. Hemen beheran klasean ikusi dugun bideoa duzue, genomaren gaiari atxekitzen zaio zientzialari ezberdinei eginiko elkarrizketen bidez. Interesgarria.


Beheko dokumentuan dituzue arlo honekin erlazionaturiko bideo gehiago, lehenengo bi bideoak nahiko orokorrak dira, genetikaren ingurukoak. Hirugarrena goian zintzilikatu duguna da, espezifikoagoa genomaren gaiari dagokionez.

Genetika bideoak_ 4_Genoma

2009/10/25

Telebistako programa bat

TVEren bigarren kateko (la2) zientzia programa baten berri eman nahi dizuet. "tres14" du tituloa eta igandetan emititzen da arratsaldeko 8etan. Bertan modu atsegin eta arinean, bideo labur eta elkarrizketen bidez zientziaren inguruko gaiak (aste bakoitzean bat) aztertzen dira. Programaren web orrialdea ere gomendatzen dizuet, bertan aurreko programak ikusi ditzakezue, baita ere gai desberdinei buruzko bideo ugari ere.

Zientzia.net-eko artikulua: Kimikako noblel saridunak

Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu zituztenentzat

Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimikako Nobel saria, maila atomikoan erribosomen egitura eta funtzionamendua ikertzeagatik. AEBko Venkatraman Ramakrishnan, Thomas A. Steitz eta Israelgo Ada E. Yonath dira saridunak.

zientzia.net

2009/10/19

Ariketen zuzenketa: Kode genetikoa, 15.or.

Hemen duzue 15. orrialdeko ariketen zuzenketa, kode geneniko-proteinen sintesiari dagokiona. Bertan ADN sekuntzia batetik abiatuta, transkripzioan kodetzen den ARN(m) sekuentzia azaltzen da eta ondoren sekuntzia horretatik itzulketan sintetizatzen den proteina.

Ariketa pg15

Meiosian sortzen diren obuluetatik zergaitik soilik bat mantentzen den

Iñigok "kromosoma, mitosi eta meiosiaren bideoak"  sarreran botatzen genuen goiko galderari erantzun dio. Honako informazio interesgarri hau aurkitu digu, hau da bere komentarioa:


hona hemen ovogenosiari buruz aurkitu dudana wikipedian:

Agian guretzako gehitxo da hor ematen den azalpena, baina erraz ulertzen da. Dena dela, hor obuluen sorrera prozesua azaltzen da detaile gehiagorekin, baina ez da azaltzen zergaitik soilik obulu bat garatzen den sortzen diren lauretatik. Hala ere prozesuaren azalpenaren ondoren  errazago ondoriozta daiteke zergaitik. Ea norbaitek asmatzen duen!

Bestalde, eskerrik asko Iñigo zure ekarpenagatik, baino gauzatxo bat, egin zuen aportazioak sarrera moduan eta ez komentario moduan. Komentarioa eginez gero soilik mezu txiki bat agertzen da dagokion sarreraren azpian, eta ez da erraz ikusten, gainera mezuan klikatu behar da komentarioa irakurtzeko. Beraz askoz hobe sarrera bat egitea, askoz ere errazago ikusiko dugu guztiok. Sarrera bat nola egin jakiteko badago blogean azalpen bat.

Peru ere animatu da komentario bat egitera. Kasu honetan ere hobe sarrera bat egin bazenu, komentarioaren ordez, dena dela eskerrik asko.


2009/10/14

Bideoen ideia nagusiak-zuek eginiko ariketak

Hemen dituzue Kromosoma, mitosi, meiosiari buruzko bideoetatik zuetako batzuek ateratako ideia nagusiak

2009/10/12

ADNa eta honen abierazpena: bideoak

Hemen dituzue klasean ikusi(ko) ditugun bideoak:

ADNaren adierazpena: kode genetikoa



Hemen bideoaren bigarren partea: Proteinen sistesia

Beheko dokumentu honetan atal honetako: ADN, egitura, erreplikazioa, kode genetikoa, proteinen sistesia, bideoa gehiago:

Genetika bideoak_ 3_ADN

2009/10/10

Bazenekiten? Eguneroko gertaeren azalpenak

-. Zergatik egiten dugu negar tipula moztean?
-. Zer abiaduraz erortzen dira ur tantak?
-. Zenbat megapixel ditu gure begiak?
-. Zergatik euliek euria datorrenean polikiago egiten dute hegan?

De MGZ O8

Galdera soilak zientziak erantzun ditzakeenak, izan ere horixe da zientziaren helburua gure ingurua, gertaerak, egunerakotasuna ulertzen laguntzea.
Blog honetan aurkitu ditzakezue erantzunak.
Bide batez bloga bera gomendatu nahi dizuegu Genciencia (zientzia modu errazean)

Honekin alboko zutabean "blogroll" bat jarriko dugu martxan, hau da, interesgarriak eta zientziarekin erlazionaturik dauden blogen zerrenda bat, bertan blog horretan izan den azken sarreraren izenburua agertuko zaigularik. Gure blogaren blogroll-en ezartzeko moduko blog-en bat aurkitzen baduzue, proposatu sarrera bat eginez. (ez dute balio telebista progama, musika, futbola, eta horrelako gai "inozoie" buruzko blogak, je,je!!!)

2009/10/03

Zientzia.net-eko artikulua: Espermatozoideak laborategian

Orain dela aste batzuk komunikabide askotan zabaldu zen Britainia Handiko zientzialari batzuek lortu zutela laborategian giza espermatozoideak sortzea enbrioietako zelula ametatik abiatuta. Egia esan, sortutako zelulak ez ziren bene-benetako espermatozoideak, haien ezaugarri jakin batzuk zituzten zelulak baizik.


Zientzia eta artea

The art of sciencie Princeton Unibertsitateak urtero antolatzen duen lehiaketaren izenburua da, lan zientifikoen artean argazkirik onena saritzeko. "Baby squid" (Loligo pealeii) txipirioaren irudi mikroskopikoak lehenengo saria irabazi du aurten.

De Gehigarriak