Kaixo guztioi,
izan ere blog honek horixe izan nahiko luke, tresna, bitartekoa, bidea. Aspaldi esan zuen norbaitek, oinez egiten dela bidea, eta guk helmuga ezagutzen dugu: ZIENTZIA. Horrela maiuskulaz idatzia, helmuga urruna dirudi, ez dakigu sikiera iritsiko garen, agian ez aurten, agian inoiz, ez dio axola, oraingo honetan ibilbidean jarriko dugu arreta, bidaia bera egingo dugu helmuga.
Mundu Garaikiderako Zientziak irakasgaiak berak ere hori du helburu. Bai, zientzia ikasi behar dugu, bere funtsak eta oinarriak, legeak, teoremak eta formulak, eta era berean egungo gizartean duen garrantzia eta eragina, gizakiarengan sortzen dituen onurak eta arazoak. Baina horren guztiaren azpian, edo agian aurretik esan beharko genuke, zientziaren irakasbidea dago; zientziaren metodologia, arrazoiaren eta egiaren erabilera, bai zientzia egiten dugunean, baina baita beste esparruetan ere, beste irakasgaietan, beste ikaskizunetan eta zergatik ez bizitzan bertan ere.
![]() |
| De Sarrera |
Blog hau bera ere horixe da, bitarteko bat besterik ez. Irakasgaiaren osagarri bat, guretzat, irakasle eta ikasleontzat partaidetzarako gune bat, gure iritziak, ezagupenak eta han eta hemen egiten ditugun aurkikuntza txikiak plazaratzeko eta elkarbanatzeko leku bat. Era berean Internet eta honen inguruan ezagutzarako eta partaidetzarako modu berriak bor-bor hari diren mundu baterako sarbidea izatea gustatuko litzaiguke.
![]() | ||||||
| De Sarrera |
Eta berriz ere errepikatu dira hitzak, bitarteko, modu, sarbide, ... begiratu ongi oinetara.


No hay comentarios:
Publicar un comentario