Blog hau EKINTZA ikastolako batxiler 1goko ikasleek Mundu Garaikiderako Zientziak irakasgairako sortutako bloga da.

2009/12/22

Fotociencia 09


CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas)  eta  FECYT-ek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) aurtengo Fotociencia09 argazki sariketaren berri eman dute. Zazpigarren edizioa izan da eta horrelako lehiaketen helburua zientzia eta teknologia hiritarrei hurbiltzea da. Argazkiak ikusgarriak dira eta gainera bakoitzak azalpen txiki bat dakar, ikuspegi estetikoaz gain oinarri zientifikoa ere izateko. Disfurtatu argazki irabazleak hemen.

2009/12/11

Dena al dago geneetan?


Gai honetan zehar askotan egin dugun galdera izan da hori. Geneek guztiz determinatzen al dute gure fisionomia? Eta haratago joanez, gure izaera? Argi dago ezetz eta uste dugu guztiok ados gaudela ingure faktoreek, baldintza materialek, hezkuntzak,... askotan gure geneek baina zer esan handiagoa dutela horretan.
Oraingo honetan eta gai honen inguruan Consumer Eroski fundazioak ateratzen duen aldizkaritik hartutako artikulu interesgarri bat dakarkizuegu. Bertan orainarte dudagabekoa zela uste zen baieztapen baten errefusa zientifikoaren berri ematen digute. Hala nola, orainarte uste zen obesitatea zuzenean geneetan aurredeterminaturik zegoen ezaugarria zela. Badirudi ikaerlari talde batek aurkitu duela hori ez dela guztiz zuzena eta obesitatea izateko arrisku genetikoa izandako elikadura motak zuzenki baldintzatzen duela. Dieta-gen elkarrekintza deitzen dutena aurkitu dute. Hemen artikulua.

2009/11/26

Artikulua "biohacker"ak eta etxean egiteko genetika


Kaixo denoi, sarrera honetan artikulu batetaz hitz egingo dizuet "El Semanal" aldizkarian aterata. Artikulu hau 1149. aldizkarian agertu zen azaroaren 1etik 7ra.

Hemen biohackersei hitz egiten du. Hauek "los piratas del ADN" ere deitzen dira eta biologo ezezagunak dira, hobeto esanda, unibertsitateko ikasleak dira. Beraien laboratorioa beraien etxean edo garajean dago eta lortu nahi dutena hauxe da: zelulak eraldatzen dituzte, transgenikoak egiten dituzte, ADN kateak bikoizten dituzte...

Informazio gehiago jakiteko hemen sartu.

2009/11/24

Ingeniaritza genetikoa aplikazioak-1B

Hemen dituzue ingeniaritza genetikoaren atala lantzeko erabili zenituzten eskemak. Gogoratu zuetako bakoitzak atal bat landu zuela eta gero besteen aurrean aurkezpena egin zenutela, beraz zuei egokitu zitzaizuen zatia ongi ezagutuko duzuen arren, beste aplikazioak ere ezagutzea, eta barneratzea, komeni zaizue. Honetarako primeran etorriko zaizkizue zuen ikaskideek eginiko eskemak. 1A klasekoak beheran daude.

Ingeniaritza genetikoa aplikazioak-1A

Hemen dituzue ingeniaritza genetikoaren atala lantzeko erabili zenituzten eskemak. Gogoratu zuetako bakoitzak atal bat landu zuela eta gero besteen aurrean aurkezpena egin zenutela, beraz zuei egokitu zitzaizuen zatia ongi ezagutuko duzuen arren, beste aplikazioak ere ezagutzea, eta barneratzea, komeni zaizue. Honetarako primeran etorriko zaizkizue zuen ikaskideek eginiko eskemak. 1B klasekoak ondoren datoz.

2009/11/21

Giza enbrioia pertsona bat da?

Egun hauetan lantzen ari garen bioetikaren gaiaren inguruan eta zuek prestatzen ari zareten role-playing-erako ongi etorriko zaigun zenbait ikusmolde aipatzen dira ondorengo blog honetan. Hiru pentsalari-filosoforen iritziak aipatzen dire, beti ere filosofia eta zientzia uztartuz.
Hemen duzue lotura:  ¿Es el embrión humano una persona?


Sarrera hau Filolaberinto bachillerato blogeran dago. Batxilergo ikasleentzat "pentsatzeko" bideratua dagoen bloga. Sarreran esaten duten bezala:

Aquí encontrarás un espacio en el que pensar sobre cuestiones sociales, políticas, éticas y filosóficas. Además encontrarás recursos para las asignaturas de Ética y Filosofía, vídeos, cosas buenas que son gratis y alguna sorpresa que otra… como la de perderse en el Laberinto. Estás avisado.

2009/11/17

Ingeniaritza genetikoaren aplikazioak: bideoak 2

Hemen duzue ingenieritza genetikoaren aplikazioekin loturiko beste bideo sorta bat, kasu honetan zelula amen eta klonazioaren gaira bideratuak daude:




Genetika Bideoak_ 6_Aplikazioak-Zelula Amak-Klonazioa

2009/11/14

Zientzia.net ekoa artikulua:Geneterapia

Geneterapia garuneko gaixotasun bat geldotzeko:

Gene-terapia eta odoleko zelula amak konbinatzen dituen metodo bat erabili dute adrenoleukodistrofia (ALD) gaixotasunaren garapena geldotzeko, Frantziako, Alemaniako eta AEBko zenbait ikertzailek

zientzia.net

Ingeniaritza genetikoaren aplikazioak: bideoak 1

Hemen dituzue azken egunotan zuen aurkezpenen bidez landu ditugun ingenieritza genetikoaren aplikazio ezberdinekin erlazioanturiko bideoak. Aurrekoetan bezala, hemen bat txertatzen dizuegu, beheko dokumentuan aukera gehiago.






Genetika Bideoak 6 Aplikazioak-Transgenikoak

2009/11/12

Ingeniaritza genetikoko bideoak

Atzerapen apur batekin hemen duzuen ingenieritza genetiko eta bioteknologiaren arloan klasean ikusi genuen bideoa:


Era berean ondoko dokumentuan dituzue arlo honetako beste zenbait bideo:

Genetika Bideoak 5 Bioteknologia-Bioingeniaritza                                                                                                                                               

2009/11/07

Zelularen tamaina eta eskala

Zelula, nukleoa, kromosoma, nukleotidoa, atomoa. Guretzat ikusezina den guzti horren benetako eskala imaginatzen laguntzeko infografia bikain hau aurkitu dugu, benetan merezi du ikustea:

Cell size and scale

Bide batez, baliabide hori dagoen Web gune bikaina gomendatzen dizuegu, benetan modu sinple eta argian genetika eta zelularen inguruko hainbat gai lantzen dituzte. Ingeleses dago.


Learn.Genetics

Iturria:

Genetic Science Learning Center (2009, November 7) Learn.Genetics (TM). Learn.Genetics. Retrieved November 7, 2009, from http://learn.genetics.utah.edu/

2009/11/01

ADN eta genetikari buruzko infografia

Oraingo honetan infografia (irudi, grafiko eta testu bidezko gai baten inguruko eskema) baten berri dakarkizuegu.
Berau Andalucia Investiga web gunetik eskuratu dugu. Infografian gu lantzen ari garen gaiari buruzko informazioa duzue eta batez ere ideiak argitzeko eta egituratzeko balio dezake. Lau atal ditu, Zer da ADNa (interesgarria guretzat), ADN motak (guk ez dugu landu), ADNaren analisia (hau ere ez) eta Aplikazioak (egun hauetan landuko duguna).
Infografia ikusi hemen



De Genetika

2009/10/30

Beste telebista programa bat

Oraingo honetan euskal telebistako programa bat gomendatzen dizuegu eta hau euskaraz disfrutatu dezakegu. Hau ere zientzia eta batez ere teknologiaren alorrean aritzen da. Teknopolis du izena eta eta ETB1ean igandetan emititzen da, arratsaldeko 8etan (kuriosoa Tve-ko "tres14" programaren ordu berean, igande atsaldea zientziaren ordua dirudi telebistentzat, zer izango da prime-time edo familiaren ordua edo agian futbolari aurka egiteko ordua).


De MGZ O8
Programa Eitb-ek eta Elhuyar fundazioak egiten dute elkarlanean eta web orri bat ere badu, bertan aurreko programak, erreportaiak eta beste zenbait albiste interesgarri aurkitu ditzakezue.

2009/10/29

Hitzaldi interesgarria

Hitzaldi honen berri eman nahi dizuegu, oso interesgarria ondorengo egunetan landuko ditugun kontzeptuekin erlazioa duelako. Donostiako Kutxaespazioan izango da, hurrengo azteazkenean, arratsaldeko 19,30tan, sarrera doan da. Benetan gomendatzen dizuegu.


Gainera horrelako hitzaldi batera joatea zer den ikastea oso baliagarria izango zaizue zuen aurreragoko ikasketetarako, ikastolan "behartuta" joaten zareten txarletatik oso bestelako esperientzia izango delakoan gaude.

2009/10/27

Giza genomaren bideoak

Hemen dituzue lantzen ari garen atalean, hau da, Giza Genoma arloan bildu ditugun bideoak. Hemen beheran klasean ikusi dugun bideoa duzue, genomaren gaiari atxekitzen zaio zientzialari ezberdinei eginiko elkarrizketen bidez. Interesgarria.


Beheko dokumentuan dituzue arlo honekin erlazionaturiko bideo gehiago, lehenengo bi bideoak nahiko orokorrak dira, genetikaren ingurukoak. Hirugarrena goian zintzilikatu duguna da, espezifikoagoa genomaren gaiari dagokionez.

Genetika bideoak_ 4_Genoma

2009/10/25

Telebistako programa bat

TVEren bigarren kateko (la2) zientzia programa baten berri eman nahi dizuet. "tres14" du tituloa eta igandetan emititzen da arratsaldeko 8etan. Bertan modu atsegin eta arinean, bideo labur eta elkarrizketen bidez zientziaren inguruko gaiak (aste bakoitzean bat) aztertzen dira. Programaren web orrialdea ere gomendatzen dizuet, bertan aurreko programak ikusi ditzakezue, baita ere gai desberdinei buruzko bideo ugari ere.

Zientzia.net-eko artikulua: Kimikako noblel saridunak

Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu zituztenentzat

Hiru ikertzailek jasoko dute aurten Kimikako Nobel saria, maila atomikoan erribosomen egitura eta funtzionamendua ikertzeagatik. AEBko Venkatraman Ramakrishnan, Thomas A. Steitz eta Israelgo Ada E. Yonath dira saridunak.

zientzia.net

2009/10/19

Ariketen zuzenketa: Kode genetikoa, 15.or.

Hemen duzue 15. orrialdeko ariketen zuzenketa, kode geneniko-proteinen sintesiari dagokiona. Bertan ADN sekuntzia batetik abiatuta, transkripzioan kodetzen den ARN(m) sekuentzia azaltzen da eta ondoren sekuntzia horretatik itzulketan sintetizatzen den proteina.

Ariketa pg15

Meiosian sortzen diren obuluetatik zergaitik soilik bat mantentzen den

Iñigok "kromosoma, mitosi eta meiosiaren bideoak"  sarreran botatzen genuen goiko galderari erantzun dio. Honako informazio interesgarri hau aurkitu digu, hau da bere komentarioa:


hona hemen ovogenosiari buruz aurkitu dudana wikipedian:

Agian guretzako gehitxo da hor ematen den azalpena, baina erraz ulertzen da. Dena dela, hor obuluen sorrera prozesua azaltzen da detaile gehiagorekin, baina ez da azaltzen zergaitik soilik obulu bat garatzen den sortzen diren lauretatik. Hala ere prozesuaren azalpenaren ondoren  errazago ondoriozta daiteke zergaitik. Ea norbaitek asmatzen duen!

Bestalde, eskerrik asko Iñigo zure ekarpenagatik, baino gauzatxo bat, egin zuen aportazioak sarrera moduan eta ez komentario moduan. Komentarioa eginez gero soilik mezu txiki bat agertzen da dagokion sarreraren azpian, eta ez da erraz ikusten, gainera mezuan klikatu behar da komentarioa irakurtzeko. Beraz askoz hobe sarrera bat egitea, askoz ere errazago ikusiko dugu guztiok. Sarrera bat nola egin jakiteko badago blogean azalpen bat.

Peru ere animatu da komentario bat egitera. Kasu honetan ere hobe sarrera bat egin bazenu, komentarioaren ordez, dena dela eskerrik asko.


2009/10/14

Bideoen ideia nagusiak-zuek eginiko ariketak

Hemen dituzue Kromosoma, mitosi, meiosiari buruzko bideoetatik zuetako batzuek ateratako ideia nagusiak

2009/10/12

ADNa eta honen abierazpena: bideoak

Hemen dituzue klasean ikusi(ko) ditugun bideoak:

ADNaren adierazpena: kode genetikoa



Hemen bideoaren bigarren partea: Proteinen sistesia

Beheko dokumentu honetan atal honetako: ADN, egitura, erreplikazioa, kode genetikoa, proteinen sistesia, bideoa gehiago:

Genetika bideoak_ 3_ADN

2009/10/10

Bazenekiten? Eguneroko gertaeren azalpenak

-. Zergatik egiten dugu negar tipula moztean?
-. Zer abiaduraz erortzen dira ur tantak?
-. Zenbat megapixel ditu gure begiak?
-. Zergatik euliek euria datorrenean polikiago egiten dute hegan?

De MGZ O8

Galdera soilak zientziak erantzun ditzakeenak, izan ere horixe da zientziaren helburua gure ingurua, gertaerak, egunerakotasuna ulertzen laguntzea.
Blog honetan aurkitu ditzakezue erantzunak.
Bide batez bloga bera gomendatu nahi dizuegu Genciencia (zientzia modu errazean)

Honekin alboko zutabean "blogroll" bat jarriko dugu martxan, hau da, interesgarriak eta zientziarekin erlazionaturik dauden blogen zerrenda bat, bertan blog horretan izan den azken sarreraren izenburua agertuko zaigularik. Gure blogaren blogroll-en ezartzeko moduko blog-en bat aurkitzen baduzue, proposatu sarrera bat eginez. (ez dute balio telebista progama, musika, futbola, eta horrelako gai "inozoie" buruzko blogak, je,je!!!)

2009/10/03

Zientzia.net-eko artikulua: Espermatozoideak laborategian

Orain dela aste batzuk komunikabide askotan zabaldu zen Britainia Handiko zientzialari batzuek lortu zutela laborategian giza espermatozoideak sortzea enbrioietako zelula ametatik abiatuta. Egia esan, sortutako zelulak ez ziren bene-benetako espermatozoideak, haien ezaugarri jakin batzuk zituzten zelulak baizik.


Zientzia eta artea

The art of sciencie Princeton Unibertsitateak urtero antolatzen duen lehiaketaren izenburua da, lan zientifikoen artean argazkirik onena saritzeko. "Baby squid" (Loligo pealeii) txipirioaren irudi mikroskopikoak lehenengo saria irabazi du aurten.

De Gehigarriak

2009/09/29

Kromosoma mitosi eta meiosiaren bideoak

Hemen duzue kromosoma, mitosi eta meiosiaren gaiaren sarrera moduan ikusi dugun bideoa:



Bideoan esaten dutenez meiosi prosezua zelula sexualak (gametoak), hau da espermatozoide eta obuluak sortzeko prozesua da. Prozesu horretan zelula batetik abiaturik lau zelula sexual sortzen dira. Baina arretan lau espermatozoideak mantentzen diren bitartean emeetan soilik lauetatik obulo bat garatzen da. Zergaitik uste duzue izan daitekeela? Ea erantzun posibleak emateko gai zeraten, bota zuen hipotesiak, ez izan beldurrik! eta gogotatu, "Natura azkarra da"

Beheko dokumentu honetan atal honen inguruko bideo interesgarri gehiago dituzue. Merezi du ikustea, kromosomaren izaera eta batez ere mitosi eta meiosi prozesuak ongi ulertzeko.


Genetika bideoak_ 2_Kromosomak

2009/09/25

Atom by atom

Irailaren 28, 29 eta 30ean nonoteknologiaren inguruko jardunaldiak burutuko dira Donostian, Nanogunek eta D.I.P.C.ek antolaturik, "atombyatom", atomoz atomo, izenburua jarri diete topaketei. Bertara beste zenbait adituren artean hiru nobel saridun gerturatuko dira eta hitzaldiak eta azalpenak emango dituzte. Hiru egunetan arratsaldeko saioak irekiak dira (izena eman behar da atombyatom-en web orrialden, astelehenekoa jadanik beterik dago).


Baina gure kasuan gehien iteresatzen zaiguna irailaren 29an goizez burutuko den saioa da, "Topagunea nobel saridunekin", bertan bi nobel saridun arituko dira eta zenbait ikastetxeetako ikasleek galderak egin ahal izango dizkiete, horien artean EKINTZAko 2. batxilergoko hiru ikasle izango dira galderak egiten. Animoak beraientzat!!!

Saio honetara ez daukagu joaterik (gu klasean egongo gara, je,je!!) baina izango dugu bertan gertatutakoaren berri entzuteko eta agian ikusteko aukera.

Prueba.

Hau prueba bat da

2009/09/23

Udazkenari ongi etorria

Atzo, irailak 22, gaueko 23:19tan udazkenean sartu ginen. Aldaketa guztiak dira zirraragarri, oparoa izan dadila.
Disfrutatu irudi eta musikarekin.



Gertaeraren azalpen zientifikoa ulertzeko ondoko bi bideoak:

-. Lehena Eguzkian egongo bagina bezala ikusirik:



-. Bigarrena sistemaz konpoko puntu batetik ikusirik:

2009/09/22

Kariograma aztertzen

Hemen duzue klasean, kromosamaren atalean, ikusi dugun kariograma. Zenbait ezaugarri aipatu ditugu, baina ea zuek ezaugarri horiek finkatzeko eta zenbait berri ateratzeko kapaz zareten. Behar izan ezkero jaitsi argazkia Picasatik eta erabili zoom-a, egin ikertzailearena!!!
Hasteko, neska edo mutila izango da gure haurra?

De Genetika

Blogean sarrera bat egiteko

Honako pausuak jarraitu ditzakezue gure blogean sarrera bat egiteko:

Bloga ikusi: http://www.mgz08.blogspot.com/

Autore bezala sartu, honetarako:


De Autore bezala sartzeko



Ondoren sartu blogaren gonbidapena onartu zenuen korreoa eta gakoa:


De Autore bezala sartzeko




Blooger-eko zure mahaigainera (escritorio) eramango zaitu honek:
Bertan aukera hauek dituzu:


De Autore bezala sartzeko




Sakatu "nueva entrada" atalean, ondoko lehioa irekiko da:


De Sarrera egin


Ikus dezakezunez bertan testu editore normal bat funtzio gehienak dituzu. Gainera testuan bertan edozein web gunetara esteka jartzeko aukera ematen du, era berean argazki edo bideoren bat txertatu dezakezu madu errazean.

Ez ahatu sarrerari izenburu bat jartzea!!!

Gainera beste aukera hauek ere kontutan hartu:

De Sarrera egin

Sarrerari etiketak (tag) jartzea oso erabilgarri da gero sarrera desberdinak etiketen arabera aurkitzeko . Adibidez sarrera honetarako: bloga, sarrera, erabilera, ...

Bestalde sarrera momentuan publikatu edo gorde egin dezakezu aurrerago aurkezteko.
"Editar entradas" atalean blogare sarrera guztiak ikusi ditzakezu beren ezaugarriekin eta zure sarrerak aldatu edo gordeta dauzkazunak publikatu.

Ea animatzen zaren!!!

2009/09/20

Genetikako gaiaren sarrera bideoa

Hemen gaiaren sarrera moduan ikusi genuen bideoa





Beheko zerrenda honetan genetikako bideo orokor gehiago dituzue:

Genetika bideoak_ 1_orokorra

2009/09/19

Blogera autore bezala sartzeko pausuak

Hasteko, ongi bereizi behar dugu bloga ikusi eta blogera sartzea:

Bloga ikusteko zure nabegatzailean idatzi: www.mgz08.blogspot.com, bertan blogeko edukiak ikusi eta dauden sarrerei iruzkinak edozeinek egin diezazkieke.

Aldiz, blogean zuk zeuk sarrerak egin (eta hau da blog honen benetako helburua) egin nahi badituzu, autore bezala sartu behar duzu, honetarako:


De Autore bezala sartzeko


Ondoren sartu blogaren gonbidapena onartu zenuen korreoa eta gakoa:


De Autore bezala sartzeko


Blooger-eko zure mahaigainera (escritorio) eramango zaitu honek:
Bertan aukera hauek dituzu:


De Autore bezala sartzeko


Jadanik sarrerak egin ditzakezu!!! Horretarako "Nueva entrada" atalean klik egin, "editar entradas" atalean sarrera guztiak ikusi eta zureak editatu ditzakezu.
Oso erraza.

2009/09/16

Blogaren "autorea" izateko pausuak

Blogean sarrera bakoitzean iruzkinak edozein pertsonak egin ditzake (iruzkinak sarrera bati eginiko komentarioak dira zure iritzia azalduz, iruzkinak nork egin ere mugatu daiteke)
Baina blogean partaidetza aktiboagoa izateko sarrerak egin ahal izatea komeni da.
Honetarako blogak "autor" delako partaidetza eskaintzen du, "autor" batek sarrerak egin ditzake eta beste zenbait aldaketa txiki ere, baina ez da blogaren administratzailea.
MGZ irakasgaiaren ikasle guztiok "autor" izan beharko zarete. Goazen honetarako eman beharreko pausuak zehaztera:

1) Blogak gonbidapena bidaliko dizu zure korreora (zuk eman diguzunera)

Honelako mezu bat agertuko zaizu zure korreoan:

De Autor izateko pausuak

2) Gonbidapena onartu behar duzu

Honelako leiho bat irekiko zaizu:


De Autor izateko pausuak


3) Aurrez Google-eko kontu bat (Gmail, Picasa, Orkut,...) baduzu:
(konturik ez baduzu joan zaitezke 4. pausura)

Sartu Googleko korreoa (kontuaren korreoa gmail-ekoa edo beste edozein izan daiteke baina kontua Google-ekoa izan behar du) eta kontuaren gakoa.


De Autor izateko pausuak



Gonbidapena onartzen badu, listo!!! Blogean sartu: http://www.mgz08.blogspot.com/ eta zure lehen sarrera egiteko moduan zara. Animo!!! (sarrerak nola egin beste batean)

Horrelako errore leiho bat azaltzen bada lasai!!! onartuko zaitugu eta.

De Autor izateko pausuak

Itzuli atzera (aurreko leihora)
Eta klikatu "Cree su cuenta ahora" atalean (badaukazu bat, baina berdin dio, soilik lehen pausua egin beharko duzu)
Honelako leiho bat irekiko da:


De Autor izateko pausuak

Klikatu "primero acceda a ella" atalean eta ondoko leihoa irekiko da, bertan sartu berriz zure Google-eko korreoa eta gakoa:

De Autor izateko pausuak

Lehengo leihora itzuliko zaitu, baina oraingoan jadanik zure korreoa idatzirik agertuko da eta soilik gakoa sartu eta gonbidapena onartu beharko duzu:


De Autor izateko pausuak

Ala!, orain hasi zaitezke sarrerak egin eta egin, bazara mgz08 blogeko autore bat!!!


4) Aurrez Google-eko konturik ez baduzu, kontu bat sortu beharko duzu:

Kontua ez badaukazu momentuan bertan sortzea da egokiena. Honetarako jarraitu ondoko pausuok:

Egin klik "cree su cuenta ahora" atalean, ondoko leihoa irekiko da:


De Autor izateko pausuak

Sartu zure korreoa (nahi duzuna izan daiteke, gehien erabiltzen duzuna edo Ekintzakoa bera)
Sartu korreoa berriz ere berifikatzeko.
Asmatu gako bat (Ekintzako plataformara sartzeko erabiltzen duzuna izan daiteke, edo gogoratzen duzun bat)
Sartu gakoa berriz ere berifikatzeko.

Ondoko ataletan hau bete beharko duzu:

De Autor izateko pausuak

Orain badaukazu Google-eko kontu bat, kontu hau Googleren beste zerbitzu batzutarako ere erabili dezakezu, baina guri dagokigunez "continuar" sakatzen duzunean:

Lehengo leihora itzuliko zaitu, baina oraingoa jadanik zure korreoa idatzirik agertuko da eta soilik gakoa sartu eta gonbidapena onartu beharko duzu:


De Autor izateko pausuak

Ala!, orain hasi zaitezke sarrerak egin eta egin, bazara mgz08 blogeko autore bat!!!
(sarrerak nola egiten diren beste egun batean)

2009/09/14

3, 2, 1 ... bagoaz!!!

lehen pausoak leku ezagunetara, bide ezezagunetik.

Kaixo guztioi,

izan ere blog honek horixe izan nahiko luke, tresna, bitartekoa, bidea. Aspaldi esan zuen norbaitek, oinez egiten dela bidea, eta guk helmuga ezagutzen dugu: ZIENTZIA. Horrela maiuskulaz idatzia, helmuga urruna dirudi, ez dakigu sikiera iritsiko garen, agian ez aurten, agian inoiz, ez dio axola, oraingo honetan ibilbidean jarriko dugu arreta, bidaia bera egingo dugu helmuga.

Mundu Garaikiderako Zientziak irakasgaiak berak ere hori du helburu. Bai, zientzia ikasi behar dugu, bere funtsak eta oinarriak, legeak, teoremak eta formulak, eta era berean egungo gizartean duen garrantzia eta eragina, gizakiarengan sortzen dituen onurak eta arazoak. Baina horren guztiaren azpian, edo agian aurretik esan beharko genuke, zientziaren irakasbidea dago; zientziaren metodologia, arrazoiaren eta egiaren erabilera, bai zientzia egiten dugunean, baina baita beste esparruetan ere, beste irakasgaietan, beste ikaskizunetan eta zergatik ez bizitzan bertan ere.

De Sarrera
Vitruvioren gizona, Leonardo Da Vinci

Blog hau bera ere horixe da, bitarteko bat besterik ez. Irakasgaiaren osagarri bat, guretzat, irakasle eta ikasleontzat partaidetzarako gune bat, gure iritziak, ezagupenak eta han eta hemen egiten ditugun aurkikuntza txikiak plazaratzeko eta elkarbanatzeko leku bat. Era berean Internet eta honen inguruan ezagutzarako eta partaidetzarako modu berriak bor-bor hari diren mundu baterako sarbidea izatea gustatuko litzaiguke.







De Sarrera





Zer da Web 2.0?

Eta berriz ere errepikatu dira hitzak, bitarteko, modu, sarbide, ... begiratu ongi oinetara.